![]() |
||||
Politika IntegratuaSAKANA S. COOP. sozietateak bezeroen ikuspegia hartzen du oinarri gisa bere enpresa-jarduera guztietan, eta galdaketa-pieza handien horniketa eskaintzen die teknikoki zorrotzenak diren sektoreei, bai diseinuaren konplexutasunari dagokionez, bai materialen ezaugarriei dagokienez. Kalitate- eta berrikuntza-eredu izatea eta Europako galdaketa-pieza handien sektorean aitzindaritza teknologikoa lortzea da SAKANA S. COOP. sozietatearen etengabeko helburua. SAKANA S. COOP. sozietateak uste du ekoizpen-prozesuek ingurumenarekiko errespetuan eta kalitatean –gure produktuen egokitasuna, bezeroak hala eskatuta– oinarritu behar dutela eta eskainitako zerbitzuaren xedea –bezeroekiko harreman-multzoa–, berriz, fintasuna izan behar duela. Horretarako, SAKANA S. COOP.-ek produktuak eta zerbitzuak gure bezeroen baldintzen eta beharren arabera hornitzeko konpromisoa hartzen du bere gain, baita legeak eta araudiek ingurumenarekiko ezartzen dituzten baldintzen arabera ere, produktuen eta zerbitzuen kalitatea murriztu dezakeen inolako konpromisorik hartu gabe. SAKANA, S. COOP.-ek ezagutzekiko eta aldaketekiko jarrera irekia du eta hala egiten die aurre erronka guztiei, arazoen aurrean irmo jokatuz eta gogor saiatuz, egindako lana etengabe hobetzeko eta egunetik egunera aurrera egiteko. SAKANA, S. COOP. sozietateak gardentasunaren, elkarlanaren eta elkarrenganako errespetuaren aldeko apustua egiten du, bai lankideen artean, baita bezeroekiko, hornitzaileekiko eta kanpoko beste eragileekiko ere. Halaber, talde-lanaren aldeko apustu garbia egiten du eta bazkideek eta lankideek parte hartzen dute erabakietan eta hobekuntza-prozesuetan; horrekin guztiarekin, talde guztiaren garapen pertsonala eta profesionala bultzatzeaz gain, enpresaren lehiakortasuna ere sustatu egiten dugu. SAKANA, S. COOP. sozietateak eremu segurua, osasungarria eta atsegina eskaini nahi die langileei. Horrez gain, ingurumenarekiko errespetua ere sozietate honen irizpide nagusietako bat da. Horrenbestez, kutsadura saihesteko eta ingurumenarekiko eragina murrizteko konpromisoa hartu dugu, teknikak eta baliabide ekonomikoek uzten diguten mailetaraino. SAKANA, S. COOP. sozietatearen Zuzendaritzak dokumentu honetan adierazitako Politika Integratua betetzeko konpromisoa hartzen du bere gain. Politika horren helburua SAKANA, S. COOP. sozietatearen Kudeaketa Sistema Integratua garatzea eta hobetzea da, baita horren aplikazioa eta eraginkortasuna etengabe ebaluatzea ere. Halaber, Zuzendaritzako kideok Sistema horren bilakaera eta hobekuntza bermatzeko konpromisoa ere hartzen dugu, beharrezkoa den kasuetan, baita SAKANA, S. COOP.-eko kide guztiek gure Sistema Integratuan azaldutako xedapen guztiak errespetatuko dituztela bermatzeko konpromisoa ere, finkatutako helburu guztiak lortzeko eta bezeroei arretarik eta zerbitzurik onena eskaintzeko.
SAKANA S. Coop Zuzendari Gerentea
|