Sakana-n, gure bezeroek ematen dizkiguten 3D fitxategiekin lan egiteko gai gara, eta horietatik, dagokion galdaketa-solidoa sor dezakegu, bere urtzea simulatu ahal izateko.
Gure departamentu teknikoan, gure bezeroei, ProCAST , deritzon Software espezifikoaren bitartez, lehen benetako saioa egin baino lehen, beren prototipoen urtzearen simulazioa egiteko aukera eskaintzen diegu. Programa horri esker, zenbait urtze-sistema proba ditzakegu, horietako bakoitzean aldekoak eta kontrakoak egiaztatuz. Horrela, prototipoa urtu aurretik, urtze-sistema hobezina lortzen dugu eta era berean, azken emaitzan, askoz ere fidagarritasun-maila handiagoa emango digu. Horrela, prototipoak epe laburragoan balioztatzea lortzen dugu, prozesu horren garapena nabarmenki azkartuz.